Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

BEHAn, Bizkaiko 219 parrokiatako artxiboetako fondoak daude gordeta, eta agiriak 1900. urtea baino lehenagokoak dira. Artxibora iritsitako liburu zaharrenak Zeanuri-Ipiñaburuko Santiago parrokiako jatorrizko bataio-erregistroak jasotzen ditu, eta 1501. urtean hasten dira. Paperen artean, XIV. mendeko agiriak daude, eta 1346koa da pergamino zaharrena. Horrez gain, Elizbarrutiko Seminarioak, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Ikastegiak, Gizonen Ekintza Katolikoak, Emakumeen Ekintza Katolikoak, ASCEAk, Zabalkunde Laikoak, Elizbarrutiko Laikoen Batzordeak, Gazteen Idazkaritzak, Caritasek eta zenbait kuria-erakundek eskatu diote aholkularitza Elizbarrutiko Artxiboen Zerbitzuari edo euren fondoak utzi dituzte BEHAn.

 

AHEB-BEHAren fondoen gida

   Fondoen gidari esker, AHEB-BEHAn gordetako dokumentu ugariak ezagutu daitezke. Dokumentazio osoa ezin da AHEB-BEHAren Katalogo Orokorrean kontsultatu webgunearen bidez; kasu batzuetan, hedapen eta sarbide arloan zenbait muga daudelako; beste kasu batzuetan, berriz, bitarteko artxibo gisa edo inbentario gisa daudelako jasota.

   Parrokietako fondoak, kualitatiboki eta kuantitatiboki garrantzitsuenak, bai kontsultatu daitezke web katalogoan, oso-osorik.

   Gainera, fondoei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat katalog@aheb-beha.orghelbidera, eta gainerako fondoen egoerari buruzko informazioa emango dizute, ikerlaria bazara zein produktorea bazara.  

Besteak beste, 1900. urtea baino lehenagoko agiriak dituzten Bizkaiko 190 parrokiatako artxiboenn fondoak daude BEHAn. Sakramentuen agirien artean, Zeanuri - Ipiñaburuko Santiago parrokiako bataiatuen erregistro originalen liburua da zaharrena, 1501ean hasten delako.

Agiri-fondoak

Besteak beste, 1900. urtea baino lehenagoko agiriak dituzten Bizkaiko 190 parrokiatako artxiboen fondoak daude BEHAn. Sakramentuen agirien artean, Zeanuri - Ipiñaburuko Santiago parrokiako bataiatuen erregistro originalen liburua da zaharrena, 1501ean hasten delako. "Askotariko paperen" artean, parrokietako agiri garrantzitsu zaharrenak daude. Izan ere, 1334koa da pergamino zaharrena. Horrez gain, XII-XIII. mendeko pasarte liturgiko-musikalak ere badaude, eta, BEHAko gainerako agiriak bezala, ISAD (G) arauaren arabera katalogatu dira dagoeneko. Orain, BEHAko "askotariko paperak" berrikusten, katalogatzen eta sailkatzen ari gara. Azaltzeko fase honetan agertu diren serie berriak identifikatzean, sailkatzeko  esparru - taula osatu ahal izango da parrokietako fondo guztietarako, eta, era berean, abiapuntua izango da gaur egunera arte iraun duten serieak aztertzeko eta parrokietako gaur egungo kudeaketarekin bat datozen beste serie batzuk sortzeko edo serie horiei izen berria emateko.

Parrokietako artxiboetako agiri-moten artean, sakramentuak erregistratzeko liburuek oso datu interesgarriak eskaintzen dituzte biztanleei eta euren ohiturei buruz. Sakramentuei buruzkoak ez diren agiriek (fabrika-liburuak, kontuak, kabildoak, kofradiak…), ordea, oinarrizko ikergaiak eskaintzen dituzte; esate baterako, parrokiaren fiskalitatea, ondasun higigarrien eta higiezinen artapena eta zainketa, herritarren erlijiotasuna, elizako erakundeek gizartean izan duten eragina hiribilduak, hiriak eta elizateak garatzeko orduan, jakitunen jarduera…, bai eta eragin geoparrokialeko arloen historia ekonomiko, artistiko eta soziokulturalari buruzko datuak ere.

Parrokietako fondoak ez ezik, Elizbarrutiko beste erakunde, sail… autonomiadun batzuetako fondoak ere badaude BEHAn bertan. Elizbarrutiko Seminarioak, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutuak, Gizonen Ekintza Katolikoak, Emakumeen Ekintza Katolikoak, ASCEAk, Sekularren Apostolutzak, Elizbarrutiko Laikoen Kontseiluak, Gazteen Idazkaritzak, Cáritasek eta zenbait ordezkaritza kurialek aholkularitza eskatu diote Elizbarrutiko Agiritegien Zerbitzuari, edo bestela, fondoak bidali dituzte Bizkaiko Elizaren Histori Arkibura, identifikatu, balioetsi, eta azaldu ahal izateko. Instalazio horietan bertan gordetzen dira balio administratiborik eta berehalako erabilera pastoralik ez dutenez bulego, ordezkaritza edo parrokietan egon behar ez diren agiriak. Halakoetan, BEHA bera da Elizbarrutiko bitarteko artxiboa. Elizbarrutiko Agiritegien Zerbitzuak erabakitzen du zer zirkuitu egin behar duten, agirien bizitza teknikoa eta artxibogintzaren oinarrizko abiaburua, hau da, jatorriaren abiaburua kontuan hartuta.

Era berean, artxibo horretan bertan gordetzen dira apaizen edo elizbarrutiko pertsona adierazgarrien artxibo pertsonalak, bai eta soinudun artxiboa bera ere. Soinudun artxibo hori ahozko iturrien egitasmoaren emaitza izan da. Lehenengo fasea BEHAk eta Labayru Ikastegiko Historia Sailak garatu zuten; eta gaur egun, ordea, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutuak garatzen du.


Funtsak (2013)

 

Urteak

 

Bolumen

 

Parrokietako artxiboak (agiritegiak)

 

 

1180-2007

 

 

218 funtxak;

34.488 err.

2.281.336 sakramentuen agiritak (1501-1900 arte, barne)

 

     Sakramentuetakoak

 

1501-2009

 

11860 ale

 

      -- Bateoen jatorrizko erroldaketak (web orrialdean)

 

1501-1900

 

1.311.794

 

      -- Ezkontzen jatorrizko erroldaketak (web orrialdean)

 

1506 - 1900

 

323.987

 

      -- Hildakoen jatorrizko erroldaketak (web orrialdean)

 

1503-1900

 

645.555

 

     Sakramentuetakoak ez diranak

 

1180-2009

 

15.885 uudd

 

Bikarioak eta Elizbarrutiko Kontseiluak

 

1976-1997

 

46 uudd

 

     Lurralde bikariotzak

 

1976-1997

 

46 uudd

 

Gotzaitegi

 

1888-2011

 

1.692 uudd

 

    Administrazino kuria

 

1888-2008

 

1364 uudd

 

       -- Notariotza

 

1890-2005

 

579 uudd

 

       -- Ekonomia

 

1888-2008

 

785 uudd

 

   Pastorala kuria

 

1961-2011

 

275 uudd

 

         Ordezkaritzak

 

1961-2000

 

275 uudd

 

       -- Hezkuntza eta katekesia

 

1964-1998

 

240 uudd

 

       -- Laikoen apostolutza

 

1969-2011

 

35 uuii

 

    Zerbitzuak

 

1949-1999

 

602 uudd

 

       -- Elizen Arteko Hartuemonak eta Lekualdakete eta Turismoa

 

1949-1999

 

602 uudd

 

Elizbarrutiko erakundeak

 

1922-1988

 

529 uudd

 

     Zuzenbide Kanonikoren

 

1922-1988

 

316 uudd

 

       -- Elizbarrutiko apaizgaitegi

 

1922-1988

 

316 uudd

 

    Ongin-asistentzia

 

1945-1983

 

213 uudd

 

       -- Elizbarrutiko Caritas

 

1945-1983

 

213 uudd

 

Klausurako monastegiak

 

1587-1963

 

44 uudd

 

       -- Nuestra Señora de la Esperanza (Bilbao), Clarisas (Gordexola) eta Santa Susana (Durango)

 

1587-1963

 

44 uudd

 

Mugimenduak eta elkarteak

 

1888-2008

 

940 uudd

 

       -- Acción Católica, FECAP, ASCEA, Euskalerriko Eskautak...

 

1888-2008

 

940 uudd

 

Agiritegi pertsonalak

 

1967-1998

 

23 fondos; 778 uudd

 

     Apaizak

 

1967-1998

 

176 uudd

 

     Besteok

 

1949-1999

 

602 uudd

 

Herri Irratia

 

1962-1998

 

237 uudd / 129 m/l

 

Ahozko Iturriak

 

s. XX

 

600 grab.

 

 

 

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org

jazzandclassical.comadult-porno.org